sábado

Txantxiku Ikastolako ikasle talde bat Goienan izan da bisitan

Txantxiku Ikastolako ikasle talde bat Goienan izan da bisitan
Oñatiko Txantxiku Ikastolako DBHko ikasle talde bat Goiena ezagutzen izan da. Izan ere, ikasturtea amaitzeko aste batzuk gelditzen zaizkie eta epe horretan, kazetaritzari buruzko proiektu bat egin behar dute. Beraz, Goiena bertatik bertara ezagutu dute, erredakzioa, Arrasate irratia eta platoa, besteak beste. 
Erlazionatutako irudia
Maketatzaileen mahaiara gerturatuta, Goiena egunkaria eta Puntua aldizkariaren orriak nola egiten dituzten ikusi ahal izan dute. Telebistako platoan berriz, Hemen Debagoiena eta Harmailatik bezalako saioak nola ekoizten diren ezagutu ahal izan dute. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario